XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sir Jeremy Mac Kharron!!! - oiu egin zuan Watson`ek.

- Bai. Berak esan zidan Donibane eguneko apari artan, betidanik erabilli duala belar-mota ori; Zakary Thonthon bere laguna ere oitura ortara eraman zuala, eta orain, ez bata ta ez bestea, belar ori gabe ezin bizi zirala.

Batez ere une larrietan, ¡naitanaiezkoa zutela edozer gauza egiteko!.

Argazki bati begira aurkitu zuan Watson`ek bere laguna belar-ondar aiekin arengana itzuli zanean.

Itali`ko ondartza batean artua izan zan argazki ura, bost urte leenago, eta neska baten bi aldetara, bi gizaseme zeuden an; baiñu-jantzian irurak.

Neska, Miss Pomppy dantzariñe zan; eta, argazkiak atzeko aldean esaten zuan lez, ezkerreko gizasemea Mac Kharron zan, eta eskubikoa Zakary Thonthon, baiñan au, oraindik bizarrik gabe.

Urte aren amaiean utzi bait zuan onek, ain zuzen bizarra.

Azken-azkenean oartu zan Sherlock Holmes, argazki aiek, danak ain zarrak ez zirala.

- Emen bizarrik gabe dago-ta ez duzu agian ezagutuko, baina au, Watson, Zakary Thonthon da.

Nik argazki au, Miss Pomppy zanaren etxean aurkitu dut.

Beste orrelako bat, naiz neskarik gabe, bere langelako orman eukitzen zuan Zakary Thonthon`ek; eta an erre zan bere zillarezko laukian.

Or, anaiak dirudite Mac Kharron`ek eta Zakary Thonthon`ek.

Ain dira izan ere biak, bata bestearen berdinak!.

- Bai anai biskiak dirudite.

- Baiña ez ezazu aztu anai-artean ere gorroto aundiak sortzen dirala.

Kain`ek il zuan Abel! Amezketa`n dagoan Mac Kharron da erailketa aueta`ko Kain, eta goazen, Sherlock, len bait-len aren billa.

- Bai, Jauna.

Amezketa`ko Mac Kharron ori da, guk arrapatu bear dugun Kain eraillea!.

Lau egun geroago Gipuzkoa`ko Alegi`n ziran gure bi adiskideak.

Bultziaren geltokiko buruzagiarekin itzegiteko aski ongi eratu zan Watson sendalaria (gazteleraz tutik ez bait zekian Sherlock Holmes`ek), eta arriturik jakin aal izan zuan geltoki artara inglanderriarrik, ez beste atzerritarrik, ez zala urteetan iritxi.

Gizon aberatsa da-ta, beribillez etorriko zan, - erabaki zuan Sherlock Holmes`ek.

Geltokiko buruzagiak aurkitu zien zalpurdi batean abiatu ziran Amezketa`runtz, eta erria begien aurrean ikusi zutenean, - Bai al dakizu zer esan nai dizudan, Watson? - asi zan Sherlock Holmes asarre mintzatzen - Mac Kharron ez dala sekulan Amezketa`n izan.

Nik Pomppy gaixoaren etxean jaso nuan idazti ontanAmezketa arri-tontor baten gaiñean dagoala, arresiz inguratua, eta alboan erdiaroko gaztelu aundi ikaragarri bat duala, esaten dio gure Mac Kharron`ek bere neskari.

- Emen ez da ba, ez gaztelurik, ez arresirik, ez tontor baten gaiñean dagoan erririk.

Emen, erria, mendiaren malda orlegi polit batean dago.

Atsalde ura, apaizarekin izketan igaro zuten.